XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
IRAKASLEARENTZAT OHAR NAGUSIAKIrakasle, ohar hauek oso garrantzitsuak dira zuretzat eta saia zaitez lanean hasi aurretik patxadaz irakurtzen.
Hirugarren mailarako
Irakurketa gauza atsegin eta gustagarri bezala lantzea eta sakontzea.
MintzamenaAho-hizkuntza ahalik eta gehien bultzatzea, euskarak hitzegiteko balio behar bait dio ikasleari eta hitzegitearen poderioz jasoko bait dituzte gure hizkuntzaren sekreto ezkutuak.
Honetarako zenbait atal ezberdin aurkituko dituzu liburuan:Ulermena
Birkontaketa
Olerkiak, bertsoak eta esaera zaharrak
Egiturak izeneko atala (antzeztuz egin daitekeena)
Ahoskera, hitz-jokuak eta aho-korapiloak
Balia zaitez liburuan aurkituko dituzun lagungarri guzti hauetaz hizkuntza biziki eta era atseginez lantzeko.
UlermenaIrakurketa eta mintzamenarekin loturik doa.
IdazmenaPixkana-pixkana idazteko trebetasuna hartzen joan behar du haurrak eta idazle-sena ere bai.
Guzti hau lantzeko zenbait atal aurkituko dituzu liburu barruan: Kopia
Diktaketa
Eskutitza